domingo, 22 de noviembre de 2009

Eta familiak?

Askotan gurasoek ez dakite ze motatako harremanak dituzten haien seme-alabek beraien klasekideekin, hau eskola eta bizitzako arlo garrantzitsuenetarko bat den arren.

Gurasoek bereien umeei zerbait gertatzen zaien jakin dezakete beraiekin komunikazio harreman bat izango balute.

Seme-alaben mundu sozial eta afektiboak, ikasketa arloa bezain beste axola behar zaie gurasoei. batzutan umeek integrazio arazoak dituzte eta gurasoen beharra da horretaz konturatzea eta adi egotea.

Familia nukleo afektibo garrantzitsuena da. Familiak eskaini beharko zigukeen lehenengo laguntza berbaldi jarraiak lirateke, beldur eta lotsa gabe hitz egin beharko litzateke eskola bizitzari buruz, honek erraztu egingo dio haurrari noizbait arazorenbat badu,hau kontatzen.

Bullying-a gurasoak gero eta gehiago arduratzen dituen gai bat da, horregatik eskolek arautegi finko bat eduki beharko lukete, gertaera hauek ematen direnean zelan haurre egin jakiteko.


miércoles, 18 de noviembre de 2009

Zer egin eskolan bullying-aren aurka...

Bullying egoerak batez ere eskolan ematen dira, eta argi dago irakasleek eskua sartu behar dutela egoera hauek behingoz desagertu daitezen.
Askotan irakasleak inpotente sentitzen dira tratu txar hauen aurrena eta ez dakite zelan jokatu. Oso garrantzitsua da taldean lan egitea, hau da, irakasle guztiak batera lan egitea.
Garrantzitsua da ere ikasleen arteko harremanak tratatzea, lankidetza, elkartasuna eta adiskidetasuna finkatu behar zaie.
Pertsonen arteko sentimenduei emozioei eta abarreri buruz hitz egitea ere oso aberasgarria da, arazoak tratatzea erreflekziora eramango ditu baita bizi duten egoera gustoko duten pentsatzera.

INTERESGARRIA!

www.concejoeducativo.org

martes, 10 de noviembre de 2009

ZER SENTITZEN DU ERASOTZAILEAK...?????

Gaurkoan erasotzailearen sentimenduak eta pentsamenduak aztertuko ditugu, haiek bagina bezala pentsatzen saiatuko gara...

¿Damutzen dira?
¿Gustura daude egiten dutenarekin?

Beraiek botera dute, munduko erregeak sentitzen dira. Normalean oso bortitzak eta erasokorrak izaten dira. Errespetatuak izan nahi dute ¿Baina zelan lortzen dute hau?. "Lider" faltsuak dira, bentan nahi duten guztia lortu arren, autoestima bajuko pertsonak izaten dira, gehienek etean egoera bortitzak bizi eta jasan dituzte. gurasoek ez diete inoiz kasu handirik egin eta ez dira haietaz arduratu.
Beraien estrategia, atentzio desbidratzea da, eta beraiek sufritzen ari direnaz konturatu ez gaitezen.

jueves, 5 de noviembre de 2009

Egunero esnatzerakoan...

Egunero esnatzerakoan...

berriro ere, egun guztia ohean gelditzeko gogoak
berriro ere, zer gertatuko denaren esperoan egotea
berriro ere, iserdi tanta hotz batek zure bekokia zeharkatzen du
berriro ere, gosaria inoiz ez amaitzea nahiko zenuke
berriro ere, "beraiekin" topo ez egiteko otoitz egitea

berriro ere, BELDURRA, BELDURRA, BELDURRA

miércoles, 4 de noviembre de 2009

DEFINIZIOA (Bullying)
Eskolan epe luze batez jasatzen diren edozein motatako tratu txarrak, fisikoak, psikologikoak edo hitzezkoak, hauek ikasleen artean jasaten dira. Kasu gehienetan tratu txar hauek emozionalak izaten dira eta jolastorduetan edo klasean bertan ematen dira. Gertakari hauen protagonistak nerabezaroan sartzear dauden umeak izaten dira, gehienetan kaltetua neska izaten da.
Bullying eskolan gertatzen den muturreko indarkeria da.
Indarkeri mota hau era jarraitu baten ematen da eta erasotzaileak askotan kideen konplisitatea indiferentzia edo isiltasuna lortzen du. Horrela erasotzaileak, biktiman beldurra eragiten du eta baita ezer ez esatea. Normala izaten da kasu hauetan, biktimak eskola joatearen beldurra izatea eta bere eguneroko bizitzan urduritasuna sentitzea edo triste egotea eta baita bakartia izatea. Kasu askota suitzidioaren ideia agertu daiteke.