miércoles, 4 de noviembre de 2009

DEFINIZIOA (Bullying)
Eskolan epe luze batez jasatzen diren edozein motatako tratu txarrak, fisikoak, psikologikoak edo hitzezkoak, hauek ikasleen artean jasaten dira. Kasu gehienetan tratu txar hauek emozionalak izaten dira eta jolastorduetan edo klasean bertan ematen dira. Gertakari hauen protagonistak nerabezaroan sartzear dauden umeak izaten dira, gehienetan kaltetua neska izaten da.
Bullying eskolan gertatzen den muturreko indarkeria da.
Indarkeri mota hau era jarraitu baten ematen da eta erasotzaileak askotan kideen konplisitatea indiferentzia edo isiltasuna lortzen du. Horrela erasotzaileak, biktiman beldurra eragiten du eta baita ezer ez esatea. Normala izaten da kasu hauetan, biktimak eskola joatearen beldurra izatea eta bere eguneroko bizitzan urduritasuna sentitzea edo triste egotea eta baita bakartia izatea. Kasu askota suitzidioaren ideia agertu daiteke.

No hay comentarios: